Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan dira gaur eta Urola Kostako emaitza ofizialak jada eman dituzte. EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena, 17.764 boto jasota, duela lau urte, 3.263 gehiago. Orduan, EAJ izan zen garaile eskualdean, eta oraingoan lortutakoaren antzeko boto kopurua eskuratu zuen. Koalizio abertzalearen gorakadak, ordea, bigarren izatea eragin du oraingoan. Parte hartzea %64,15ekoa izan da.
Aipatu bi alderdiek alde handia atera die gainerakoei. PSE-EE izan da hirugarren indarra eskualdean. Sozialistek 2.452 boto jaso dituzte, 2020ko 2.165 botoen aldean. Horiek ere gora egin dute, beraz. PPk 933 boto bildu ditu, eta, hala laugarren alderdi bozkatuena izan da. Duela lau urte Ciudadanosekin koalizioa osatuta aurkeztu zen bozetara eta 648 boto eskuratu zituen. Sumar lehenbizikoz aurkeztu da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara eta Urola Kostan 555 izan da jaso duen boto kopurua. Ahal Dugu alderdiak, azkenik, 546 boto eskuratu ditu; duela lau urte Elkarrekin Podemosek 1.364 jaso zituen. 253 boto jaso ditu, aldiz, Voxek, eta 106 PACMAk