Adinekoen zaintzaren inguruan hitzaldia emango du Begoña Garmendiak bihar

Nerea Uranga 2024ko api. 23a, 15:44

Begoña Garmendia abokatua.

Baigera jubilatuen elkarteak antolatu du biharko solasaldia, eta abokatuak zaintza ereduaz, eredu berriez eta zaintzaren gaur eguneko araudiaz hitz egingo du.

Adinekoen zaintza, karitatetik eskubidera izenburu hartuta hitzaldia eskainiko du bihar, asteazkena, Begoña Garmendia abokatuak. 17:00etan da solasaldia, Basazabal jauregian.

Baigera jubilatuen elkarteak antolatu du Garmendiaren hitzaldia. Abokatuak  gaur egungo zaintza ereduaz eta adinekoen zaintzarako eredu berriez hitz egingo du. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean dagoen zaintzaren araudia ere azalduko du Garmendiak biharko solasaldian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide