Langile kontrolpeko espazioen aldeko futbito txapelketa antolatu du Azpeitiko Gaztetxeak, eta lehia antolatzeko bilera orokorra deitu dute biharko. Besteak beste, dataren, arauen eta xehetasunen berri emango dute bertan. Antolatzaileen esanetan, jokatu ahal izateko beharrezkoa da gutxienez taldeko ordezkari bat biharko hitzordura azaltzea. 19:00etan hasiko da bilera, Gaztetxean.
Horrez gainera, talde bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu izena emateko, eta ordainketa biharko bileran egingo da. Gastuei aurre egiteko erabiliko dute diru hori.