Jende andana bertaratu zen atzo arratsaldean Basazabal jauregira, Adinekoen zaintza, karitatetik eskubidera izenburupean Begoña Garmendia abokatuaren hitzaldia entzutera. Baigera jubilatuen elkarteak antolatu zuen saioa.
Besteak beste, abokatuak gaur egungo zaintza ereduaz eta adinekoen zaintzarako eredu berriez hitz egin zuen atzo. Halaber, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean dagoen zaintzaren araudiaz ere mintzatu zen.