Ekindarren fakturak ulertzeko bazkideentzako ikastaroa antolatu dute datorren astearterako, apirilaren 30erako. Izan ere, behin proba fasea gaindituta, martxan dago Ekindar eguzki plaken parkea, eta kooperatibako bazkideek maiatzaren hasieran jasoko dute lehen faktura.
Krean taldeko teknikari batek emango ditu azalpenak, eta horrez gainera, bazkideen zalantzak ere argituko ditu. Hitzaldia euskaraz izango da, baina behar duenak itzulpen zerbitzua ere izango du.