Garaipenarekin ekin dio Domusa Teknik ISBk igoera faseari

Mailo Oiarzabal 2024ko api. 25a, 15:18

Intaza Lizarazu kapitaina eta aulkiko taldekideak kantxakoen lana ospatzen, gaur, Utebon. (Dani Marzo / FEB)

Miralvalle Plasencia 51-55 gainditu dute Iraurgiren emakumeek Utebon, LF Challenge-erako igoera fasearen ligaxkako lehen jardunaldian. Bihar Castelloren kontra ariko da Luis Agirre Katxi-ren taldea; A Coruñako Maristasi irabazi diote gaur Castellokoek.

Ondo hasi du Domusa Teknik ISBk Espainiako saskibaloiaren bigarren liga garrantzitsuenerako igoera fasea. Ligaxkako lehen jardunaldian, 51-55 gainditu dute Iraurgiren emakumeek Miralvalle Plasencia, gorabehera askoko neurketaren ondoren. Iraurgikoentzat oso ondo eta Extremadurakoentzat oso gaizki hasi da neurketa: 9-20 izan da lehen laurdenaren azken emaitza. Atsedenaldira joan aurretik bere onera etorri dira Plasenciakoak –21-13, bigarren laurdenean–; lehen laurdenean pilatutako abantaila asko murrituzta, baina markagailuan aurretik zela itzuli da Domusa Teknik ISB aldageletera (30-33). Bi puntu behetik amaitu dute hirugarren laurdena Luis Agirre Katxi-ren taldekoek, eta azken laurdenerako utzi dute bi taldeek neurketaren erabakia. Saskiratze gutxi eta emozio handia, horiek izan dira azken laurdenaren ezaugarri nagusiak: 3-9ko partzialarekin, garaipen garrantzitsua ospatu dute Iraurgikoek.

Bihar, 1 multzoko bigarren jardunaldian, Castelloren kontra ariko da Domusa Teknik ISB (13:15). Horrenbestez, lehen jardunaldiko bi irabazleak aurrez aurre izango dira, A Coruñako Maristasi 55-44 irabazi baitio gaur Herrialde Katalanetako taldeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide