Eskulan tailerrerako izen ematea zabaldu du Baigerak

Intza Trula 2024ko api. 26a, 09:30

Eskulan tailerra antolatu nahi du Baigerak.

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak jakinarazi duenez, taldea irtetzen bada bakarrik antolatuko du jarduera. Interesa dutenek Baigeraren bulegoan eman dezakete izena.

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak eskulan tailerra antolatu nahi du, eta dagoeneko zabaldu du bertan izena emateko aukera. Halere, aurrera ateratzeko parte hartzaile kopuru minimoa ezarri du elkarteak, beraz, taldea irtetzen bada bakarrik antolatuko du jarduera. Izen-ematea Baigeraren bulegoan egin daiteke. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, asmoa eskulan tailerrarekin maiatzean hastea da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide