Hileko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dute gaur plazan

Intza Trula 2024ko api. 26a, 08:30

Hileko azken ostiral bateko irudia. (Sare)

Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde elkartuko dira plazan, 19:00etan, Azpeitiko Sarek deituta.

Apirileko azken ostirala izanik, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatuko dituzte gaur arratsaldean, Azpeitiko Sarek deituta. Hileko azken ostiraleko elkarretaratzea 19:00etan izango da, plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide