Film bakarra programatu dute datozen egunetarako Soreasu antzokian: Pájaros (Espainia, 2024). Igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan emango dute Pau Durak zuzendutako komedia dramatikoa, eta Kulturaz.eus webgunean eros daitezke bi egunetarako sarrerak. Haurrei zuzendutako emanaldirik ez da egongo asteburu honetan Soreasun.
Mariok (Luis Zahera) eta Colombok (Javier Gutierrez) elkarrekin egingo duten bidaia kontatzen du Pájaros filmak. Hau da sinopsia: "Colombok 24 orduz egiten du lan garaje batean eta marihuanarekin trapitxeatuz osatzen du bere soldata kaskarra. Mario, hegazti zalea eta berezia, ustekabean garajean agertzen da eta txofer gisa kontratatzen du Colombo, Costa Bravara kurriloak ikustera joateko. Baina helmugara iristean, hegaztiek migrazio norabidea Danubio ibaiaren deltarantz, Errumaniara, aldatu dutela esan dio Mariok Colombori. Mariok haraino iritsi behar du. Eta Colombok dirua behar du. Beren benetako arrazoiak ezkutatuz, beren burua hobeto ezagutzera eta beren buruari aurre egitera eramango dituen bidaia bati ekiten diote".