Hirugarren urtez jarraian, umorea ardatz duen Bota bildurrikpe! bertso saioa egingo dute gaur, ostirala, Haginpe tabernan. Aurtengoan, oholtzara igoko dira Nerea Ibarzabal, Aitor Bizkarra, Andoni Egaña eta Aitor Tatiegi. Urtero bezala, askotariko ariketak egin beharko dituzte bertsolariek, umoreari iskin egin gabe.
Bertso saioa 22:00etan hasiko da, eta doakoa izango da.