Kalistenia egiteko parkea, erabilgarri

Maialen Etxaniz 2024ko api. 26a, 14:31

Erabilgarri dago Kalistenia egiteko parkea. Kirol hori egiten duten herritar talde baten eskariari erantzunez, Loiolako Ignazio etorbidean egokitu du kirolerako azpiegitura berria Azpeitiko Udalak. Guztira, 43.435 euro bideratu ditu udalak proiektua egiteko, eta dagoeneko erabilgarri dago. Norbere gorputzaren pisua baliatuz egiten den kirola da Kalistenia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide