Kosmetika naturalaren inguruko tailerra egin dute gaur Ekoetxean

Maialen Etxaniz 2024ko api. 28a, 15:39

Tailerrean xaboiak, bainurako gatzak eta xanpu solidoak egiten ikasi dute bertaratu diren herritarrek.

Kosmetika naturalaren inguruko esperientzia egin dute gaur Ekoetxean. Tailerrean xaboiak, bainurako gatzak eta xanpu solidoak egiten ikasi dute bertaratu diren herritarrek. Erabili dituzten materialak tarteko, "sortutako produktuak osasungarriak dira azalarentzat eta ingurumenarentzat", antolatzaileek azaldu dutenez. 

Harrera bikaina izan du tailerrak. Ekoetxeako kideek jakinarazi dutenez, berehala itxi zuten izen-ematea, jende kopurua aise gaindituta. 

(Argazkiak: Ekoetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide