Challenge ligara igotzea lortu zuen atzo Domusa Teknik ISB taldeak, eta mailaz igo direla aitortzeko, jokalariak Azkoitiko udaletxean hartuko dituzte gaur, 19:30ean. Udal ordezkariek udaletxe barruan egingo die harrera jokalariei, baina saskibaloi klubekoak balkoira ere aterako dira jendea agurtzera, eta beraz, udalak herritarrei dei egin die plazan elkartu daitezen, jokalariak zoriontzeko.