Larunbatean, maiatzak 4, Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK mendi lasterketak jokatuko dituzte, eta hori dela eta, Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi du aldaketak izango direla hondakin komertzialaren bilketan. Hain zuzen ere, 09:00etan hasiko dira merkataritzako hondakin organikoa biltzen; beraz, saltokiek eta tabernek ordu horretarako atera beharko organikoaren ontzia.