Asteazkenean, Maiatzaren Lehena dela eta, Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi du aldaketak izango direla hondakin komertzialaren bilketan. Hain zuzen ere, 10:00etan hasiko dira merkataritzako hondakin organikoa biltzen; beraz, saltokiek eta tabernek ordu horretarako atera beharko organikoaren ontzia.