Doinu dantzagarriak izango dira entzungai igandeko Musika Bandaren kontzertuan

Nerea Uranga 2024ko mai. 3a, 15:39

Azpeitiko Udal Musika Banda. (Mailo Oiarzabal)

Azpeitiko Udal Musika Bandak Udaberriko kontzertua joko du igandean, 12:30ean, Soreasu antzokian. Besteak beste, Kubako, Jamaikako eta Brasilgo dantzarako doinuak entzuteko aukera izango da.

Azpeitiko Udal Musika Bandak Udaberriko kontzertua joko du igandean, maiatzaren 5ean, 12:30ean, Soreasu antzokian. Kontzertuan XX. mendearen hasieratik erdi aldera artean Amerikan sortu eta garatu ziren dantzarako erritmoak interpretatuko dituzte bandako musikariek: txa-txa-txa, runba, boleroa... Bandaren zuzendari Unai Frantsesena ariko da.

Honakoa da Udaberriko kontzertuaren egitaraua:

  • Honky tonk ragtime (Willy Faust). Mold: Johan de Meij.
  • Jamaican rumba (Arthur Benjamin). Mold: Philip J. Lang.
  • Suite popular cubana (Felix Dario Morgan). Mold: Octavio J. Peidro
  • 1. Homenaje al danzon.
  • 2. Son a Gladys Nidia
  • 3. Invitacion al bolero.
  • 4. Recordando el Cha-cha-cha.
  • Tribute to dixie (Gilbert Tinner.)
  • Big band favorites (Hainbat egile). Mold: Bob Lowden.
  • Brazilian festival (Hainbat egile). Mold: Howard Cable.
  • Fiesta de negritos (Lucho Bermudez). Mold: Victoriano Valencia.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide