Hasi da III. Kale Pintura Lehiaketa

Nerea Uranga 2024ko mai. 5a, 11:52

Herriko kaleetan barrena ikus daitezke gaur helduak nahiz gazteak marrazten edota margotzen. 13:30ak arte dute lanak bukatzeko denbora, eta 14:30ean jakinaraziko ditu epaimahaiak irabazleak zein izan diren.

III. Kale Pintura Lehiaketa egiten ari dira gaur Azpeitian udalak, Arte eta Diseinu Eskola elkarteak eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean antolatuta. Parte hartzeko izen ematea 11:00etan bukatu da, eta izena eman dutenek 13:30era arteko tartea dute beren lanak bukatu eta Betharrametako erakusketa aretora eramateko. Toki horretan banatuko dituzte sariak 14:30ean.

Kaleetan, plazan... hainbat heldu eta gazte ikus daitezke margotzen orduotan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide