Euskal Antzerki Topaketetarako kartelak aurkezteko epea zabaldu du udalak

Intza Trula 2024ko mai. 7a, 09:30

Euskal Antzerki Topaketen 41. edizioan aurkeztutako kartelekin osatutako erakusketa. (Maialen Etxaniz)

Udazkenean egingo diren Euskal Antzerki Topaketak iragartzeko proposamenak aurkeztu beharko dituzte. Maiatzaren 31 izango da lanak aurkezteko izango duten azken eguna.

Euskal Antzerki Topaketak iragarriko dituen kartela hautatzeko lehiaketa antolatu du beste urte batez Azpeitiko Udalak, eta dagoeneko zabaldu dute proposamenak aurkezteko epea. Hain justu, udazkenean izango da Euskal Antzerki Topaketen 42. edizioa. Hala, parte hartu nahi dutenek udaleko Kultura sailean entregatu beharko dituzte lanak, maiatzaren 31 baino lehen. Kartel irabazleak 900 euroko saria jasoko du.

Artista bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake lehiaketara; lan horiek argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izan behar dute. Epaimahaia hiru adituk osatuko dute, eta honako irizpideak izango dituzte kontuan kartela hautatzeko: sormena, kalitate grafikoa nahiz plastikoa, deigarria den ala ez eta erreproduzitzeko nahiz editatzeko erraztasuna. Halaber, udalak jakinarazi du lehiaketara aurkezten diren lan guztiekin erakusketa zabalduko duela.

Kartel lehiaketaren oinarri guztiak honako lotura honetan ikus daitezke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide