Tutoretzaren lege erreformaz hitzaldia eskainiko du Atzegik maiatzaren 13an

Maialen Etxaniz 2024ko mai. 7a, 11:20

Aurrez Atzegiren lokalean egindako tailer bateko argazkia. (Atzegi)

Solasaldia hilaren 13an, astelehenez, egingo dute, 18:30ean hasita, elkarteak Perez Arregi plazan duen lokalean. Interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute.

Eskualdeko Atzegiko kideek hitzaldia antolatu dute maiatzaren 13rako, "garai batean tutoretza deitzen zenaren lege erreforma" lantzeko. Arlo juridiko horretan aldaketak iragarri zituen Espainiako Gobernuak "desgaitasunen bat duten pertsonei beren gaitasun juridikoa erabiliz laguntzeko". Orain, "informazioa baliagarri izango delakoan" Atzegiko kideek hitzaldia antolatu dute erreforma horren inguruko xehetasunak aletzeko eta azaltzeko. 

Solasaldia hilaren 13an, astelehenez, egingo dute, 18:30ean hasita, elkarteak Perez Arregi plazan duen lokalean.

Aurrez izen-ematea egitea eskertuko dute antolatzaileek. Interesa duenek 943-42 39 42 telefonora deitu beharko dute edo alona@atzegi.eus helbidera idatzi.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide