Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak bi irteera antolatu ditu: bata maiatzaren 23an izango da, Oriora eta Aginagara, eta bestea, maiatzaren 25ean, Endoiara. Halaber, Baigerak jakinarazi du bi hitzorduetarako izen ematea zabalik egongo dela maiatzaren 22ra bitarte.
Hala, hilaren 23an, 10:00etan irtengo dute San Martin egoitzatik, eta 12:00etan meza izango dute Orion. Ondoren, Aginagara joango dira sagardotegian bazkaltzeko. Irteeran parte hartzeko 35 euro ordaindu beharko dira.
Hilaren 25ean, berriz, Endoiara joango dira Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkartekoak. 09:00etan abiatuko dira San Martin egoitzatik, eta Endoiako tabernan hamaiketakoa egingo dute ondoren. Irteera honetan parte hartzeko 15 euro ordaindu beharko dira.