Eduki babestua

Matrikula egiteko epea zabaldu du Kids&Us Azpeitiak

Erredakzioa 2024ko mai. 13a, 18:28

Hizkuntza zentroak ate irekien eguna antolatu du maiatzaren 18rako, larunbata, eta bertan erabiltzen duten metodologia eta dituzten instalazioak gertutik ezagutzeko aukera izango dute bertaratuek.

Matrikula egiteko epea zabaldu du Kids&Us zentroak. Hala, 1 eta 7 urte bitarteko haurren gurasoek dagoeneko eman dezakete izena hizkuntza zentroan, eta gehiago jakin nahi dutenek, ate irekien eguna baliatu dezakete. Open Day edota ate irekien eguna maiatzaren 18an izango da, 12:00etatik aurrera, eta bertan erabiltzen duten metodologia eta dituzten instalazioak gertutik ezagutzeko aukera izango dute bertaratuek.

Kids&Us urte 1 eta 18 urte bitarteko haurrentzako munduko erreferentziazko ingeles akademia da. Ikaskuntza metodo hori lagun dute beren garapenen akademikoan, eta pertsonalean. Materialak adin bakoitzaren errealitatera egokitzen dira, eta ikastaroak oso talde txikietan lantzen dira. Gainera, haurrak zentzumenetan eta emozioetan oinarritutako ikaskuntza esperientzia batean murgiltzen ditu.

Interesatuek izena eman dezakete dagoeneko, edota nahiago dutenek, maiatzaren 18ko ate irekien egunera gerturatu daitezke. Horretarako, honako lotura honetan izena eman beharko dute.

Maite Etxaniz: "Kids&Us-en ingelesa modu naturalean bereganatzen dute ikasleek bizitzako lehen urtetik hasita"

Zer ezagutu ahal izango dute zehazki ate irekietara bertaratzen direnek?

Gure metodo bakarrak nola funtzionatzen duen eta haurraren ikaskuntzarako eskaintzen dituen onurak erakustea da gure helburua. Horretarako, doan izango diren proba klaseak antolatu ditugu. Talde txikiekin lan egingo dugu, bertaratzen diren guztiei tratu pertsonalizatuagoa eta egokiagoa eskaini ahal izateko; beraz, plaza lehenbailehen erreserbatzea gomendatzen dugu!

Zertan datza Natural English metodologia?

Bizitzako lehen urteetan garuna harkorrago eta hizkuntza berri bat barneratzeko prestatuago egoten da. Beraz, bai, zenbat eta lehenago hasi ingelesa ikasten, hobe. Kids&Us-en ingelesa modu naturalean bereganatzen dute ikasleek bizitzako lehen urtetik hasita.

Zer nolako emaitzak izan ditu orain arte metodologia horrek?

Kids&Us-en txikitatik umeek daukaten natural ikasteko ahalmenaz baliatu gara eta natural beraganatu dute ingelesa. Honela, nerabezarora iristean ezagutza maila sendoa dute jada, ia konturatu gabe. Hau bermatzeko, Oxford University-ko azterketa ofizialak egiten ditugu Kids&Us Azpeitian bertan eta emaitza bikainak lortzen ari gara. 12 eta 13 urteko gure ikasleek B1 (PET) edo B2 (First) ziurtagiria lortu ohi dute, eta 14 eta 18 urte bitartekoek B2 edo C1 (Advanced edo EGA).

 

Kids&Us Azpeitia

Loiolako Inazio etorbidea, 12 

T. 943 50 32 30 / 717 774 567

azpeitia@kidsandus.es

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide