Azpeitiko Udalak maiatzaren 13an, astelehenez, egingo du Europako Legebiltzarrerako hauteskundeen mahaietarako zozketa. Hain zuzen, 09:00etan hasiko dira karguen zozketarekin, ezohiko udalbatzarrean. Behin zozketa amaituta, herritarrek Azpeitia.eus webgunean ikusi ahal izango dituzte emaitzak.
Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetako 27.3. artikuluaren arabera, mahaian egotea egokitu baina egon ezin dutenek hainbat bide izango dituzte desenkusak aurkezteko. Honako hauek dira horretarako bideak:
- Esteka honen bidez.
- Azpeitiko Hauteskunde Batzordearen egoitzara joanda. Sanjuandegiko 30. zenbakian dago bulegoa, eta 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, egoten da zabalik.
- Posta elektronikoaren bidez, JuntaElectoral-Azpeitia@justizia.eus helbidera idatzita.
- Norbera bizi den herriko udaletxean edo bake epaitegian.