Zaintzaren gaia landuko dute bihar Emakumeen Txokoan

Intza Trula 2024ko mai. 8a, 13:30

'Zaintzaren egungo egoera eta honen demokratizazioa' hitzaldia eskainiko du bihar Tania CaƱasek. (Pixabay)

Tania Cañas Enarak kooperatibako kideak Zaintzaren egungo egoera eta honen demokratizazioa hitzaldia eskainiko du, zaintzaren gaia sakon aztertuz. Gazteleraz izango da, 17:30ean hasita.

Tania Cañas Enarak kooperatibako kideak Zaintzaren egungo egoera eta honen demokratizazioa hitzaldia eskainiko du bihar arratsaldean Emakumeen Txokoan. 17:30ean hasiko da, eta gazteleraz izango da.

Azken urteetan "puri-purian" dagoen gaia da zaintza. Hala, besteak beste, honako galderak erantzungo ditu Cañasek biharko saioan: Zertaz mintzo gara zaintzaz ari garenean? Zein da zaintzaren inguruko egoera gure testuinguruan? Zer esan nahi du zaintzaren demokratizazioak?

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide