Oraindik ere aurkez daitezke kanpoko igerilekuko kantina kudeatzeko proposamenak

Maialen Etxaniz

Kudeaketarako lehiaketa publikoa hutsik gelditu denez, berriro ireki dute proiektuak aurkezteko epea. Proposamenak udalean edo igerilekuan aurkez daitezke. 

Hutsik gelditu da kanpoko igerilekuko kantinaren kudeaketaren lehiaketa publikoa. Horrenbestez, berriro ireki dute proposamenak egiteko aukera. Hori dela eta, norbaitek zerbitzu hori kudeatzeko interesa izango balu, oraindik aurkez ditzake proposamenak Azpeitiko Udalean. 

Kantinaren kudeaketaren arduradunak eskaintzari eutsi behar dion gutxieneko epea bi hilabetekoa izango da eta, guztira, hiru hilabeteko kontratua izango du. Hain zuzen, ekainetik irailera kudeatu beharko du kantina. Kontratazio Publikoa plataformaren bidez egingo dute, eta han ere kontsulta daitezke hainbat irizpide. Dena den, informazio zehatzagoa nahi edo proposamena egin nahi dutenek kiroldegira dei dezakete, 943-81 41 21 telefono zenbakira.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide