Azpeitiko Gaztetxeko Xake Txapelketa antolatu dute larunbaterako, maiatzaren 11rako. Gaztetxean bertan izango da 16:00etan hasita, eta hamar minutuko partida azkarrak jokatuko dituzte lehiaketako parte hartzaileek. Txapelketarako izena larunbatean bertan eman beharko da 15:45etik 16:00etara artean.
Hiru sari ere banatuko dituzte lehen hiru postuetan egiten dutenen artean: irabazleak txuleta bat eta ardo botila irabaziko ditu; bigarrenak, patxaran botila; eta hirugarrenak, txorizoa.
Azpeitiko xake elkartearekin elkarlanean antolatu dute.