Zozkatu dituzte Buztintzuriko Errebaleko eta Iñaki Azpiazu kaleko etxebizitzak

Nerea Uranga 2024ko mai. 9a, 12:54

Etxebizitzen zozketa atzo Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. (Mireia Galarza)

Zozkatutako etxebizitzak bost izan dira, guztira. Iñaki Azpiazu kaleko etxeetarako 62 ziren eskatzaileak eta Buztintzuriko Errebalekoetarako 31.

Atzo arratsaldean zozkatuko zituen Azpeitiko Udalak aurreko esleipen prozeduretan Iñaki Azpiazu eta Buztintzuriko Errebala kaleetan hutsik gelditutako bost etxebizitza tasatuak. Azoka Plazako lehen solairuan egin zuten zozketa, eta etxeen zozketan izena emandako hainbat herritar bildu ziren. Zozketa banatan esleitu zituzten bost etxeak: Iñaki Azpiazu kaleko 20. eta 22. zenbakietako erregimen bereziko hiru etxeak zozkatu zituzten aurrena, eta Buztintzuriko Errebaleko 4. zenbakiko erregimen orokorreko biak gero.

Iñaki Azpiazu kaleko etxeetarako 62 eskatzaile ziren, eta Buztintzuriko Errebaleko etxeetarako 31.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide