Azpeitiko Udalak eta Kimubat taldeak antolatuta Otzakako baratze parkean konpostaren inguruko tailerra izango da datorren astelehenean, hilaren 13an, 18:00etan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, baratzeko hondarrak konpostatzen irakatsiko dute tailerrean, eta ikasteko interesa duten guztiak har dezakete parte bertan.