Igandean bi errepide zati itxi egingo dituzte, konpontzeko

Nerea Uranga 2024ko mai. 10a, 15:30

Loiolako Ignazio etorbidean Auzarazako biribilgunea.

Sanjuandegiko eta Auzarazako biribilguneen arteko bideko zoladura konponduko dute, eta 08:00etatik 20:00etara itxi egingo dute. GI-3181 errepidean, Oñazko bidearen arteko biribilgunean ere konponketa lanak egingo dituzte.

Igandean, maiatzaren 12an, Azpeitian GI-631 errepidearen zoladura konpontzeko lanak egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lan horiek egin ahal izateko, ibilgailuen zirkulazioa erabat moztuko dute 08:00etatik 20:00etara, Sanjuandegiko eta Auzarazako biribilguneen artean; 14,400 KPtik 15,150 KPra, hain zuzen ere.

Bestalde, Oñatzera doan GI-3181 errepidearen hasieran ere, Garmendigaineko bidegurutzean, errepideko zoladura konponduko dute igandean, eta bide zati hori ere aldika itxi egingo dute lanak bukatu arte.

Lan horiek tarteko, ibilgailuen zirkulazioa Garmendigainetik, suhiltzaileen etxearen aurretik, Loiolako tren geltoki zaharrera arteko bidetik desbideratuko dute. Aldundiak adierazi du, dena ondo seinalatuta egongo dela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide