Azkoititik iritsi eta Zestoara bidean, Azpeititik igaro da gaur Euskal Herriko Txirrindularitza Itzuliaren lehen etapa. Gasteiztik abiatu eta Elgoibarren bukatu da lehen etapa hori; sprintean, Mischa Bredewold herbeheretarra nagusitu da helmugan. Azpeitian, biko ihesaldia pasatu da lasterketaren buruan, distantzia ez oso luzera pelotoi jendetsua zutela.