Sanjuandegiko festak 2024

Jakinarazi dute Sanjuandegiko festetako egitaraua

Maialen Etxaniz 2024ko mai. 10a, 15:47

2023ko Sanjuandegiko festetako artxibo irudia. (Aitziber Arzallus)

Maiatzaren 25ean hasiko dira Sanjuandegiko festen barruko ekintzak Umeen Egunarekin, eta ekainaren 2an amaitu, Auzo Egunarekin. Aurtengo berrikuntzen artean dira, bingoa, zumba parte-hartzailea eta Trikifree X. Trikiti emanaldi berezia.

Xanjuandegi Auzolaneanek prest du 2024ko Sanjuandegiko festetako egitaraua. Aurten, ohiko osagaiez gain, hainbat berrikuntza gehitu dituzte egitarauan. Jaiak maiatzaren 25ean hasiko dira, Umeen Egunarekin. Dagoeneko itxita dago izen-ematea. Umeen Egunaren ostean, aste barruan tradizio bihurtu diren bertso afaria, kantu jiraren emanaldia, kontzertuak eta mus txapelketa egingo dituzte, eta ohi bezala, ostiralez, maiatzaren 31n, Mantangorriren jaitsierarekin hasiko dira festak ofizialki. 

Txupinazoaren egunean Gazte Eguna ospatuko dute, eta hainbat ekitaldi izango dira Sanjuandegin. Gazte Afaria, aretoko dantzen emanaldia, kontzertuak eta DJak ez dira faltako. 

Hurrengo egunean segituko dute festek, Auzo Egunarekin. Bazkariaren ostean, aurten, bingoa egingo dute berrikuntza bezala. Indarrik geratzen zaionak igandean izango du festan jarraitzeko aukera. Igandean, esaterako, aurrenekoz zumba parte-hartzailea egingo dute. 

Egitaraua osorik, hemen:

Maiatzak 25, zapatua. Umeen Eguna

12:00. Elkartu eta jolasak.

14:00. Umeen auzo bazkaria.

15:30. Iagomago.


Maiatzak 29, asteazkena

21:00. Bertso afaria, Baigeran. Andoni Egaña eta Iker Zubeldia ariko dira kantuan.


Maiatzak 30, osteguna

19:00. Kantu jira eta pintxo poteoa.

21:00. Mus Txapelketako izen-ematea.

22:00. Mus Txapelketa, Ongi Etorri erretegian.

22:00. Iluntze musikatua, Sembrando Kaos eta Sheldons taldearekin.


Maiatzak 31, ostirala. Gazte Eguna

15:00. Kafea eta auzo lana.

19:00. Mantangorriren ongietorria.

19:05. Kalejira buruhandiekin, erraldoiekin eta trikitilariekin.

20:00. Zestoako Batukada.

21:00. Gazte afaria.

23:00. Areto dantzen emanaldia.

23:00. Kontzertuak karpan: Mehatxuka, Jipoituak eta Laket.

Gainera, herriko DJak txosnan: Jos_U, House One, P4ul.


Ekainak 1, zapatua. Auzo Eguna

10:30. Xake Txapelketa.

11:00. Judo erakustaldia.

13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua.

13:30. Triki-pintxo-poteoa.

15:00. Auzo bazkaria. Ondoren, bingoa.

18:30. Txokolatada.

19:00. Elektrotxorongoa, erraldoiak eta buruhandiak.

20:00. Parrillada, Kontseilu Sozialistaren eskutik.

20:00. X. Trikitixa emanaldi berezia. Trikifree

22:00. Kontzertuak: Street Wise eta Los Zopilotes Txirriaos.

Ondoren, Tinz DJaren emanaldia karpan.


Ekainak 2, igandea

06:00. Txokolatada.

07:00. Zezena eta jolasak.

09:00. Salda.

12:00. Dantzari txikien emanaldia.

16:30. Zumba parte-hartzailea, adin guztietako herritarrentzako.

18:30. Herri kirol erakustaldia.

19:45. Boletoen zozketa.

20:00. Mantangorriren agurra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide