Zozketa

Txatar taldearen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarria Gukak

Erredakzioa

Emanaldia larunbatean izango da 22:30ean, Sanagustin kulturgunean, eta Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarria Gukak bazkideen artean.

Txatar taldeak Hildakoen Jainko estreinako diskoa aurkeztuko du maiatzaren 25ean, Sanagustin kulturgunean, 22:30ean hasita. Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek ostiraleko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide