Festa eguna dute gaurkoa Aratzerrekan, San Isidro jaiak ospatzen ari baitira auzoan. Txupinazoa bota eta Atxur Festaren aitzurra altxata ekin diote festari, eta jarraian pilota partidak eta hamaiketakoa egin dituzte.
Arratsaldean, berriz, umeak izan dira protagonista. Gogotik gozatu dute aitzurrarekin altxorraren bila eta ondoren egin dituzten jolasetan. Jarraian, indarrak berreskuratzeko meriendaren ostean, Iago magoaren trikimailuez gozatzeko aukera izan dute Aratzerrekara bertaratu direnek.
Festa borobiltzeko, auzo afaria egingo dute frontoian parrillak piztuta eta trikitilarien musikaz lagunduta. Goizaldera, berriz, atxurraren jaitsiera izango da.