Azpeitira iritsi dira aurora borealak

Ihintza Elustondo 2024ko mai. 12a, 10:47

Ostiral gauean Loiolako Inazio hiribidean hartutako irudia. (Pedro Iriarte)

Euskal Herrian ez da aurora borealik ikusten normalean, baina ostiral gauean hainbat lekutan zerua kolore morez tindatu zen, baita Azpeitian ere. Aranzadi zientzia elkarteak adierazi duenez, "eguzkian gertatutako ekaitz geomagnetikoak oso indartsuak" izan ziren egun hartan, eta horregatik ikusi ahal izan ziren inguruotan.

Ostiraletik larunbatera arteko gauean, aurora borealak ikusi ahal izan ziren Euskal Herriko zeruan. Fenomeno elektromagnetiko hori ohikoagoa da eskualde polarretan, eta Euskal Herrian ez da halakorik ikusten normalean, baina ostiral gauean hainbat lekutan zerua kolore morez tindatu zen, baita Azpeitian ere. Pedro Iriarte herritarrak egindako argazki honetan ikus daitekeen moduan, itxura berezia hartu zuen Azpeitiko zeruak ilunabarrean. Aranzadi zientzia elkarteak adierazi duenez, "eguzkian gertatutako ekaitz geomagnetikoak oso indartsuak" izan ziren egun hartan, eta horregatik ikusi ahal izan ziren aurora borealak ohikoak ez diren lekuetan.

(Argazkia: Pedro Iriarte)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide