Gaur, igandea, GI-631 errepidearen zoladura konpontzeko lanak egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak Azpeitian. Lan horiek egin ahal izateko, ibilgailuen zirkulazioa erabat moztuta egongo da 08:00etatik 20:00etara, Sanjuandegiko eta Auzarazako biribilguneen artean; 14,400 KPtik 15,150 KPra, hain zuzen ere.
Bestalde, Oñatzera doan GI-3181 errepidearen hasieran ere, Garmendigaineko bidegurutzean, errepideko zoladura konponduko dute gaur, eta bide zati hori ere aldika itxi egingo dute lanak bukatu arte.
Lan horiek tarteko, ibilgailuen zirkulazioa Garmendigainetik, suhiltzaileen etxearen aurretik, Loiolako tren geltoki zaharrera arteko bidetik desbideratuko dute. Aldundiak adierazi du dena ondo seinalatuta egongo dela.