Pello Segurola eta Lur garaile, Aretxabaletako III. Artzain Txakur txapelketan

Ihintza Elustondo 2024ko mai. 12a, 11:54

Pello Segurola ezkerrean txapelarekin, sari banaketa ekitaldian. (Goiena)

Sei artzain txakur aritu dira lehian Aretxabaletan, eta 302 punturekin, Pello Segurola matxinbentarra eta haren Lur txakurra izan dira txapeldun.

Artxate elkarteak eta Aretxabaletako Udalak (Gipuzkoa) antolatuta, hirugarrenez jokatu zuten atzo, larunbata, Aretxabaletako Artzain Txakur Txapelketa. Sei artzain txakur aritu ziren lehian, eta 302 punturekin, Pello Segurola matxinbentarra eta haren Lur txakurra izan ziren txapeldun. Xabi Gaztañaga eta Sandy izan ziren bigarren sailkatuak 274 punturekin, eta hirugarren Juanjo Garate eta Bojo sailkatu ziren, 268 punturekin .

Sailkapena

  • 1. sailkatua: 302 punturekin, Pello Segurola eta Lur txakurra.
  • 2.sailkatua: 274 punturekin, Xabier Gaztañaga eta Sandy txakurra.
  • 3.sailkatua: 268 punturekin, Juanjo Garate eta Bojo txakurra.
  • 4.sailkatua: 251 punturekin, Javier Gaztañaga eta Cool txakurra.
  • 5. sailkatua: 248 punturekin, Asier Dacosta eta Zeru txakurra.
  • 6.sailkatua: 200 punturekin, Juan Ramon Azkargorta eta Bat txakurra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide