Igarako errotara bisita eta talo tailerra egin dituzte, Gipuzkoako Erroten Egunaren harira

Ihintza Elustondo 2024ko mai. 12a, 19:25

Gipuzkoako Erroten III. Egunaren bueltan, Igarako errotara bisita gidatua egin dute hainbat herritarrek, Ekoetxeak antolatuta. Gainera, ondoren talo tailerra izan da.

Gipuzkoako Erroten III. Egunaren bueltan, saio  berezia egin dute gaur, igandea, Ekoetxeak antolatuta. Hain zuzen ere, Igarako errotara bisita gidatua izan da, eta, ondoren, talo tailerra egin dute. Bi txandatan banatuta egin dituzte jarduerak: 10:00etan eta 11:30ean. Plaza mugatuak ziren, eta guztiak beteta gauzatu dituzte ekintzak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide