Izarraitzeko magalean ibilaldia antolatu du Baigerak laraunbat honetarako, hilaren 18rako. 09:00etan abiatuko dira mendizaleak Azpeitiko plazatik, eta honako ibilaldia egingo dute: Madalenako ermita, Lastaola, Urreta, Xoxoteko langa, Goikozaletxe, Pikua, Aitza eta Azkoitia.
Irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute 685 72 02 72 telefono zenbakira deituta.