Zozkatu dituzte ekainaren 9ko Europako hauteskundeetako mahaiak

Mailo Oiarzabal 2024ko mai. 13a, 11:11

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan hartutako irudia. (Ihintza Elustondo)

Herritarrek udalaren webgunean kontsulta dezakete dagoeneko hauteskunde mahaietan egotea egokitu zaien ala ez.

Europako Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak izango dira ekainaren 9an, eta egun horretan herrian jarriko dituzten hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa gaur egin du Azpeitiko Udalak, 09:00etan, ezohiko udalbatzarrean.

Herritarrek udalaren webgunean kontsulta dezakete dagoeneko hauteskunde mahaietan egotea egokitu zaien ala ez

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide