Euskal Herriko txapela jantzi du Ibai Angulok Kanpezun

Mailo Oiarzabal 2024ko mai. 13a, 14:22

Ibai Angulo Kanpezuko podiumaren maila gorenean, atzo, txapela jantzita. (EMF)

Junior mailan azkarrena izan zen Urrestillakoa atzo, Euskal Mendi Federazioaren (EMF) mendi lasterketen txapelketan. Jubenil mailan, berriz, zilarra kolkoratu zuen Peio Ziarsolok.

Joan den asteburuan Espainiako Txapelketan hamargarren sailkatu ondoren, atzo Mendi Lasterketen Euskadiko Txapelketa irabazi zuen Ibai Angulok Kanpezun (Araba).

Kanpezu-Ioar Mendi Maratoi Erdiarekin batera egin du aurten bere urteko txapelketa Euskal Mendi Federazioak, eta junior mutilen mailan Angulorentzat izan da urrezko domina; Martin Egizabal (zilarra) eta Eneko Olabarria (brontzea) izan zituen ondoan podiumean Urrestillakoak. 26,5 eta 13,5 kilometroko lasterketak jokatzen dituzte Kanpezuko proban, eta motzenean banatu zituzten juniorren dominak txapelketaren barruan. Eta txapela ez ezik, 13,5 kilometroko lasterketaren garaipena ere Angulorentzat izan zen Kanpezu Ioar proban, Eneko Gonzalezen eta Iñaki Rodriguezen aurretik.

Lasterketa motzean jubenil mailako txapelketa ere jokatu zuten, eta hor bigarren postua eta zilarra lortu zituen Peio Ziarsolo errezildarrak, Eneko Etxanizen atzetik eta Julen Dobarroren aurretik..

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide