Tutoretza legearen aldaketen berri eman die Atzegik elkarteko kideei

Mailo Oiarzabal 2024ko mai. 14a, 10:24

Atzoko hitzaldiaren une bat, Atzegiren egoitzan. (Mailo Oiarzabal)

Hainbat senide elkartu zen atzo arratsaldean Aloña Agirre teknikariak Azpeitiko egoitzan eman zuen hitzaldian.

Desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa gauzatzeko tresnak eskaintzen dizkien lege erreformak pertsona horiengan zein beren senideengan izango dituen ondorioak hizpide izan zituzten atzo Azpeitian, Atzegik antolatutako hitzaldian.

Desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkarteko Aloña Agirrek gidatu zuen hitzaldia; Tutoretza lege gisa ezagutzen denaren erreformaren xehetasunak eta ondorioak aletu zituen Agirrek Atzegiren Perez Arregiko egoitzan, eta bertaratutakoen zalantzak argitzen ahalegindu zen. Interesa piztu zuen deialdiak eta Atzegiko hainbat kide eta senide elkartu ziren hitzaldian.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide