Beste urte batez, Oñatz tenis klubak antolatuta eta Kirol Patronatuaren eskaintzaren barruan, tenis eta padel ikastaroak eskainiko dituzte udan. Dagoeneko ireki dute udako ikastaroetarako izen-ematea.
Ekainaren 24tik uztailaren 19ra eskainiko dituzte ikastaroak Udal Kiroldegiko tenis eta padel pistetan. Urtero bezala, ikastaroak adin guztietako eta maila guztietako pertsonei zuzenduta daude, eta taldeak mailaren eta adinaren arabera banatuko dituzte.
Lau astez eskainiko dituzte tenis nahiz padel ikastaroak, astelehenetik ostiralera, eta izen-ematea asteka egiteko aukera izango da. Hain zuzen, ekainaren 24tik 28ra, uztailaren 1etik uztailaren 5era, uztailaren 8tik 12ra eta uztailaren 15etik 19ra eskainiko dituzte padel nahiz tenis ikastaroak. Ordubeteko saioak eskainiko dituzte 10:00etatik 13:00etara.
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek edo informazio zehatzagoa nahi dutenek, 606-34 16 08 (Joni) eta 685-76 18 63 (Iñaki) telefono zenbakietara dei dezakete.