Prest dute ekaineko ikastaroen eskaintza KZgunean

Intza Trula 2024ko mai. 15a, 08:30

KZguneak ekaineko ikastaroen zerrenda jakinarazi du.

33 ikastaro eskainiko dituzte guztira, eta horietatik bederatzi euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurre, bideokonferentziaz edota urruneko modalitatean.

Azpeitiko KZguneak jakinarazi du ekaineko ikastaroen eskaintza, eta horietako ikastaroren batean izena eman nahi duenak irekita du aukera. 33 ikastaro eskainiko dituzte guztira hil honetan, eta horietatik bederatzi euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurre, bideokonferentziaz edota urruneko modalitatean.

Hauek dira ekainean KZgunean euskaraz egin ahal izango diren ikastaroak:

  • Komunikazio ez-presentzialerako tresnak
    • Urrunekoa.
    • 10 ordu.
    • Ekainaren 17tik 26ra.
  • Bultzatu zure lan-ibilbidea gaitasun digitalen bidez 
    • Urrunekoa.
    • 10 ordu.
    • Ekainaren 17tik 26ra.
  • Atera argazkiak une bakoitzerako zure smartphonearekin
    • Aurrez aurrekoa.
    • 4 ordu.
    • Ekainaren 3an eta 4an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Argazkiei ukituak eman zure smartphonearekin
    • Aurrez aurrekoa.
    • 4 ordu.
    • Ekainaren 5ean eta 6an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Sortu bideoak zure gustuko irudiekin
    • Aurrez aurrekoa.
    • 6 ordu.
    • Ekainaren 7tik 11ra, 11:00etatik 13:00etara.
  • Canva. Ikasi diseinatzen
    • Aurrez aurrekoa.
    • 6 ordu.
    • Ekainaren 12tik 14ra, 11:00etatik 13:00etara.
  • Editatu bideoak zure smartphonearekin
    • Bideokonferentzia.
    • 4 ordu.
    • Ekainaren 4an eta 5ean, 11:00etatik 13:00etara.
  • Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu
    • Bideokonferentzia.
    • 4 ordu.
    • Ekainaren 6an eta 7an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Google Maps aplikazioa zure smartphonean 
    • Aurrez aurrekoa.
    • 18 ordu.
    • Ekainaren 12tik 24ra, 18:00etatik 20.00etara.

Izena emateko

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide