Iraurgiko ikasle eta langile ohien eguna ospatuko dute hilaren 25ean

Maialen Etxaniz 2024ko mai. 14a, 17:10

Iraurgi ikastetxea, kanpotik.

Festan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute antolatzaileek prestatu duten galdetegia beteta. Maiatzaren 25erako poteoa, bazkaria eta DJ emanaldia antolatu dituzte. 

Iraurgi ikastetxeko hainbat kidek ikasle eta langile ohien festa antolatu dute maiatzaren 25erako. Hori dela eta, ikastetxearen parte izan diren herritarrengana iritsi nahi dute, eta izen-ematea ireki dute festara animatu nahi dutenen zerrenda osatzeko. Iraurgi Astearen barruan antolatu dute aurten aurrenekoz ikasle eta irakasle ohien eguna. 

Maiatzaren 25ean, 12:30ean jarri dute elkartzeko hitzordua Iraurgiren HH eta LHko eraikinean, Betharrametako eraikinean, hain zuzen. Behin elkartu ostean, 13:30ean poteoa egingo dute ikastetxeko tabernan. Ondoren, bazkaria izango da 15:00etan hasita. Festari bukaera emateko 17:00etan DJ emanaldia eskainiko dute Kanpaxek eta Fury-k. 

Ikasle eta langile ohien egunean parte hartu nahi dutenek honako galdetegi hau bete beharko dute sustatzaileek festa ahalik eta ondoen antola dezaten. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide