Nekazaritza ibilgailuei azterketa teknikoak egiten dizkien unitate ibiltaria izango da ostegunean, maiatzaren 16an, Azpeitian. Loiolako tren geltokiaren parean egongo da unitatea, 09:00etatik aurrera. Aurreko aldietan, Landetan Gazteko biribilgunearen ondoan ere egiten zituzten nekazaritza ibilgailuen azterketa teknikoak, aurten, baina, leku horretako obrak direla-eta ez dituzte bertan egingo.
Traktoreei eta abarrei azterketa teknikoa egitea nahi duten ibilgailu jabeek zirkulazio baimena, azterketa teknikoaren txartela eta aseguruaren ordainagiria aurkeztu beharko dituzte.