Autobus eta auto batek istripua izan dute Lasaon

Nerea Uranga 2024ko mai. 15a, 17:03

Zauriturik ez da izan, baina istripua bi norabidetako trafikoan eragiten ari da.

16:50 aldera Zestoa eta Azpeitia arteko GI-631 errepidean, Lasao parean, autobus eta auto baten artean trafiko istripua gertatu da. Zauriturik ez da izan, baina bi norabidetako trafikoan eragiten ari da, eta auto ilarak daude Azpeititik Zestoara eta Zestoatik Azpeitira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide