ELA eta LAB sindikatuek Palestinako genozidioa gelditzeko eskatuz, SOS Rafah STOP genozidioa langileok Palestinarekin lelo hartuta mobilizatzera deitu dituzte langileak bihar, ostirala. Azpeitiko Udaleko hainbat langilek bat egin dute mobilizazio deialdiarekin, eta bihar 11:30ean elkarretaratzea egingo dute herriko plazan. Elkarretaratzearekin bat egitera deitu dituzte langileak eta herritarrak.