Dagoeneko eskuragarri daude Sanjuandegiko festetako otorduetarako txartelak

Maialen Etxaniz 2024ko mai. 16a, 15:28

2023ko Sanjuandegiko festetako bertso afaria. (Aitziber Arzallus)

Kantoi, Jim Clark eta Haginpe tabernetan jarri dituzte salgai bazkari-afarietarako sarrerak. Antolatzaileek zehaztu dute "txartel guztiak" jarri dituztela salgai, eta agortzen badira ez dituztela gehiago aterako. 

Dagoeneko eskuragarri daude Sanjuandegiko festetako otorduetarako txartelak. Festa batzordeko kideek jakinarazi dutenez, Kantoi, Jim Clark eta Haginpe tabernetan jarri dituzte salgai bazkari-afarietarako sarrerak, eta honako hauek izango dira txartelen prezioak: 

  • Bertso afaria: 25 euro.
  • Gazte afaria: 15 euro.
  • Auzo bazkaria: 12 euro.

Antolatzaileek nabarmendu dute "txartel guztiak" jarri dituztela salgai; beraz, guztiak saldu eta agortzen badira, egunean bertan ez dute txartelik salduko. Beraz, festa egunetan txartelik gabe daudenek ezingo dute otordurik jaso. Zehaztapen hori, batez ere, bertso afarirako egin dute, "urtero agertzen baitira despistatuak".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide