ELA eta LAB sindikatuek Palestinako genozidioa gelditzeko eskatzeko, SOS Rafah STOP genozidioa langileok Palestinarekin lelo hartuta, mobilizatzera deitu gaur langileak. Azpeitiko Udaleko hainbat langilek bat egin dute sindikatuen mobilizazio deialdiarekin, eta elkarretaratzea egin dute herriko plazan.