Gaztetxoentzako Gukakide ginkana izango da maiatzaren 24an

Erredakzioa 2024ko mai. 17a, 18:02

Azpeitiko Gukakide festaren barruan Gukakide ginkana egingo du UKTk, etxeko txikienei zuzenduta eta Txiki Txoko eta Iturri Txiki ludoteken laguntzarekin. Egun horretan, gaztetxoak kazetarien azalean jarriko dira, eta askotariko probak egin beharko dituzte. Ginkanan parte hartzeko izen-ematea irekita dago. 

Urolako Komunikazio Taldeak herritarrei marka bateratua aurkezteko Gukakide festak antolatu ditu, eta horietako aurrenekoa Azpeitian egingo da, maiatzaren 24an. Egun horretarako egitaraua aurrerago jakinaraziko den arren, etxeko txikienentzat ginkana bat prestatu dute Urolako Komunikazio Taldeko kazetariek, Txiki Txoko eta Iturri Txiki ludoteken laguntzarekin. 

Ginkanaren xehetasunak

Gukakide ginkanan parte hartzen duten gaztetxoak kazetarien azalean jarriko dira, eta Guka aldizkari bat osatu beharko dute. Horretarako, askotariko probak eta ariketak egin beharko dituzte, mikrofonoak eskuan hartuta, alde zaharrean barrena.

Probaren iraupena ordubetekoa izango da: 18:00etan hasiko da eta 19:00etan bukatu. LH4etik DBH1era arteko ikasleek eman dezakete izena ginkanan. Izena emateko azken eguna maiatzaren 22a izango da.  

Izen-ematea dagoeneko irekita dago, eta honako galdetegi hau beteta egin daiteke. 

  • Eguna: Maiatzak 24
  • Ordua: 18:00 – 19:00
  • Topalekua: Iturritxiki ludoteka atarian
  • Adina: LH4 – DBH1

Azpeitiko kazetari gazteetanak izateko prest? Animatu eta parte hartu! 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide