Ezohiko erakusketa ezohiko aretoan, horixe da atzo arratsaldean ireki zuten Eome. Jokin Guridi bergararrak bisitariei irudi eta soinu sortzaile bilakatzeko aukera emango dien erakusketa interaktiboa prestatu eta Dinamoa sormen gunean jarri du, proiektua sortzen lagundu zion sormen egonaldia egin zuen etxean, hain zuzen. Izan ere, Kulturazek komisariatutako DOI erakusketa programaren barruko hirugarrena da atzo ireki eta maiatzaren 31 arte bisitatu ahal izango den Guridiren lana.
Kubo handi bat da Eome-ren oinarria, jendea bertan sartzen denean irudiz, argiz eta soinuz janzten eta esnatzen den kubo interaktiboa. Irudiekin eta soinuekin esperimentatu nahi duten guztien eskura egongo da kubo hori, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara, Dinamoan.
Erreaktiboak tailerra
Eome erakusketaz gain, Erreaktiboak izeneko tailerra ere emango du Guridik Dinamoan hil honetan, maiatzaren 23an, 24an eta 25ean, hain zuzen.
Tailerrerako izen-ematea irekita dago kulturaz.eus webgunean.